IRAKURRI HARRETA HANDIZ HURRENGO TESTUA.
Hondarribiako biztanleriaren bilakaerak 80ko eta 90eko hamarkadetan hazkunde handia izan zuen. 1981 eta 2001ko azken aldia bitartean 3664 pertsonako irabazia izan zen, hau da, biztanleria %32,2 handitu zen.
Hondarribiako biztanleriaren egiturari dagokionez, adin-tarte handien araberako banaketaren bilakaerak adin txikienetan (0-19) biztanle kopurua nabarmen eta etengabe galdu dela erakutsi du, baita adinekoenen kopurua gehitu egin dela ere. 1981 eta 2001 urteen artean 0-19 urteko biztanleen kopurua %35tik %19,9ra jaitsi zen; halaber, urte horietan 64 urteko eta gehiagoko biztanle kopurua handitu egin zen, %9,5etik %13,8ra. Azken kopuru hori Europar Batasuneko altuenetakoa izan zen (Italia %18,2, Alemania %17,5, Suedia %17,2 eta Belgika %17).
Laurogeiko hamarkadaren bukaeratik Hondarribian 78 etorriberri bizi ziren egoera ekonomikoaren aldaketa dela eta 2001. urtean etorriberriak Hondarribiko populazioaren %1,54 izatera pasa zen.

HURRENGO GALDEREI ERANTZUN:
- Testuan 80ko hamarkada aipatzen denean zein urtetaz ari da? Zer gertatu zen aldi horretan biztanleekin?
- Zer da portzentai bat? ?
- Adibide bat jarri.
- Kalkula ezazu, testuan ematen zaizkizun datuen laguntzaz, aldi horretan Hondarribian 1981ean biztanle zegoen.
- Kalkula ezazu, testuan ematen zaizkizun datuen laguntzaz, 2003. urtean Hondarribian zenbat etorkin zegoen (gutxi gorabehera).
- Zenbat handitu dira zenbaki absolutuetan etorkinak Hondarribian?
- Hazkunde hori zer portzentai da 80. hamarkadako bukaerarekin?
FITXA ESKURATZEKO SAKATU